Ekin ezagutzera emateko batzarra, astelehenean

Ubane Madera 2009ko mai. 15a, 16:17
Emakumeekin lan egiteko gonbitea egin dute Ekin Emakumeak elkartetik. Elkartearen gainean berba egin eta azalpenak emateko batzarra deitu dute astelehenerako, maiatzaren 18rako. Hitzordua da 18:30ean elkarteak Pablo Uranga kalean duen egoitzan.

Ekin Emakumeak elkartea bera, elkartearen lana zein kideak ezagutzera emateko batetik, eta lanerako boluntarioak erakartzeko, bestetik, batzarra deitu dute astelehenerako. Deia irekia da, baina bereziki emakume euskaldunei begira eginda, emakumeekin eta euskaraz lan egiten duen elkartea da-eta, Ekin: "Emakume guztiei dago zabalduta, etxekoandre, tituludunak… Guztiek dute zerbait aportatzeko" dio Maite Uribarrenek, elkarteko eragileak. 

Izan ere, badago zeregina Ekin elkartean. Orain duten proiekturik handiena, adibidez, etorkinekin lantzen dutena da, eta kopuru esanguratsuak ditu bere baitan: "Lau urtean gabiltza etorkinei harrera eta formazio saioak ematen; aurten 65 lagunek parte hartu du", dio Uribarrenek. 

Emakumeen osasuna eta beste

Horrez gain, gai orokorrak ere lantzen dituzte Ekinen: emakumearen osasuna, emakumearen aisialdia, ingurune soziala… Eta oro har, "emakumeei interesatzen zaizkien arloak gizarteratu" gura izaten dituzte. Orain, lan horretan parte hartzeko aukera emango dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak