Onartutakoen erdiak baino gutxiago etorri dira Uarkapen azterketa egitera

Ubane Madera 2010eko uztailaren 13a

Gaur (martitzena), 150 lagun pasa zeuden deituta, Arrasateko Udalean administrari izateko lanpostu publikorako azterketa egiten. Deigarriena da, baina, 50 lagun eskas etorri dela; erdia baino gutxiago. Eta horietatik bost besterik ez direla izan gizonezkoak.

40-45 bat minutuko azterketa egin dute, eta dagoeneko bukatu dute proba.

Gaurko azterketa gainditzen dutenek bestelako proba batzuk ere gainditu beharko dituzte, baina. Horien datak Udalaren web orriaren bitartez jakinaraziko dituzte. Baita ere, gaurko azterketaren emaitzak ere.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak