Ehun jostailutik gora, Txatxilipurdiren azokan

Ubane Madera 2008ko abe. 11a, 17:04
Okendoko ludotekan (erdialdean dagoen ludotekan) egin dute hitzordua Txatxilipurdikoek zapatuan jostailu-truke azoka egiteko. 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik azoka.

Denetarik batu dute asteotan jostailu-truke azokarako: "Panpin piloa, mahai-jokoak, kamioiak puzzle piloa…", dio Maite San Vicente Txatxilipurdiko teknikariak. Hori bai, oro har, gehienak 12 urtera arteko neska-mutikoendako jostailuak direla azpimarratu du San Vicentek, hortik horako gazte gutxi ibiltzen delako jostailuekin: "Asmoa da hurrengo urtetik aurrera gazteen parte-hartzea indartzen ahalegintzea". 

Jostailuak txartelaren truke

Txatxilipurdi elkarteko teknikariak gogora ekarri du asteotan jostailuak eraman dituztenei txartel bana eman dietela, eta horren truke eskuratu ahal izango dutela beste jostailu bat zapatuko azokan.

Era berean, azpimarratu du zapatuko azokan soberan geratzen diren jostailuak Gurutze Gorriari emango dizkietela, hark bere Gabonetako kanpainarako erabil ditzan.

Eta, gogora ekarri gura izan du azoka horren helburua dela "Gabonetan izaten den gehiegizko kontsumoari beste alternatiba bat ematea. Kontsumitzen jarraitu barik ditugun baliabideak trukatzen ikasteko". 

Gaur, Arimazubin

Bestalde, oraindik gaur (eguena) ere bada aukera jostailuak eraman eta haien truke azokarako txartela eskuratzeko. Gaur Arimazubi plazan izango dira Txatxilipurdiko ordezkariak, 18:00etatik 19:30era.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak