Dantza aspaldi utzitakoak, egun dantzari direnak eta lehen urratsak ikasten dabiltzanak. Ehundik gora dantzarik hartu zuten parte atzo Txikitxuren 40. eta Arrostaitzen 20. urteurrenak direla eta plazan egindako erakustaldian, denak ere bi taldeei lotuta egondakoak.
Askotariko dantzetan adin guztietako jendea batuz, ikusle piloa erakarri zituzten.
Festa ez zen dantzariekin amaitu. Giokelaren eskutik saiheski pintxoak egon ziren, baita dantza taldeetako gurasoek prestatutako taloak ere. Goseren kontzertuak borobildu zuen eguna.