Atzo, berriz, goizeko entzierroak sustoa eman eta iazko jende pilaketa gogora ekarri bazuen ere, hortik aurrerako guztiak jai-giroan eta ezusteko barik segitu zuen. Gazteak ondo asko ibili ziren Zaldibarren, Patxin Matxin taldeak antolatutako Skate jaian.
Eguerdi parteko gosea asetzeko, berriz, oilasko gozo askoekin pintxoak egin zituzten Eusko Labelen eskutik eta Incansables txarangak gogor jardun zuen lanean.
Arratsaldean, dantza tradizionalek (Soka dantza, Larrain dantza…) hartu zuten Arrasateko erdigunea.
Eta gaua gazteendako izan zen batik bat, txosna-guneko eszenatokitik barreiatutako rock-and-roll doinuak tarteko.