Egunotan ekarriko dituzte etxeko olioa batzeko edukiontzi berriak

Ubane Madera 2009ko abe. 21a, 16:31
Urte berriarekin batera estreinatuko ditugu olio edukiontzi berriak. 11 halako ekarriko ditu Eko3R enpresak, orain arte baino lau gehiago. Edukiontzi berriendako pote berriak ere ekarriko dituzte, eta egunotan etxez etxe banatuko dituzte.

Horrek esan gura du, besteak beste, orain arte ez zeuden lekuetan ipiniko dituztela: "Mantenduko ditugu Inazio Zuloaga kalekoa, Maiatzaren Bata plazakoa, Zaldibarkoa, Udala plazakoa, San Antolingoa eta Eroskikoa (azken hori sarreratik gertuago ipiniko dugu). Bestalde, Obenerrekakoa aldatu egingo dugu, olio gutxi batzen delako, eta Legargainen jarri; horrez gainera, planteatu dugu Uribarri eremuan bat gehiago ipintzea, Udala plazan olio asko batzen delako; eta beste hiru auzotan ere ipiniko ditugu, baina oraindik zehaztu barik daude", jakinarazi du Rafa Ugartek, Ingurumen Saileko teknikari-buruak.

Hark gaineratu du edukiontzi berrietan erabili beharreko poteak ere berriak izango direla, eta horiek ere abendu amaieran iritsiko direla: "Etxez etxe banatuko dituzte, baina urtarriletik aurrera ez da Udala arduratuko horrekin, Eko3R baizik".

Guztira, 19.000 pote

Edukiontzietarako poteen harira, udal teknikariak eskatu gura du herritarrak ez daitezela gehiagoren bila joan BAZera. "Ez ditugu. Udalak banatu zituen 9.500 pote etxez etxe, edukiontzietan ia beste 3.000 ditugu, eta herritarrak, aparte, BAZera joan dira 6.000 gehiago eskatzera; guztira, beraz, 19.000 banatu ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak