Egunkaria auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute Arrasateko eskola politeknikoan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko otsailaren 25a

Hego Euskal Herriko unibertsitateen Elkartasun eguna da gaur, eta ‘Egunkaria libre’ lemapean elkarretaratzea egin dute Euskaldunon Egunkariaren alde.

Egunkaria itxi  eta zuzendaritzako kideak epaitu izana arbuiatu beharra dagoela adierazi dute deitzaileek. Gainera, herritar orori deia luzatu diete auzi horren aurkako ekimenetan parte hartzeko.

Huheziko langileek ere elkarretaratzea egin dute fakultateko klaustroan, Euskaldunon Egunkariaren alde.egunkaria-huhezi.jpg

Arrasaten eta Eskoriatzan ez ezik beste hainbat campusetan ere antzerako ekimenak egin dira. Gasteizen, Leioan eta Donostian, besteak beste.

Eusko Legebiltzarrean, mozioa

Gasteizen, berriz, alderdi sozialistak eta Aralarrek Egunkaria auziari buruzko mozioa adostu dute. Testuak bost auzipetuak absolbitzea eskatuko du. Aurreatu dutenez EAJk ere bat egingo du adierazpenarekin, eta horrenbestez, ekimenak aurrera egingo du gehiengo osoz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak