Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jaietako egun handiari neurri erraldoia emango dio festak gaur. Atzoko suko azken garrak eguerdi arte iraun dienek dotore-dotore hamabietako mezatara joandakoei eman diete gaur lekukoa. Horixe, meza nagusia eta ohorezko aurreskua izan dira eguneko ekitaldi solemneak eta zaindari bataiatzaileari gurtzekin amaituta, herriko kiliki eta erraldoi, ume eta gurasoak egin dira herriko plazaren jaun eta jabe. Konpartsak 25 urte bete ditu eta hori ospatzeko udal ordezkariek herritarren eskerra adierazteko dominak isegi dizkiete kolkotik.