Eguerdian hasi dira San Juanak, txupinazoarekin

Usoa Agirre 2010eko ekainaren 23a

Gaur, San Juan bezpera, hasi dira Arrasateko jaiak. Eguerdian txupinazoa bota dute Ferreriasko plazatik. Hemen duzue gaurko egitaraua:

12:00 TXUPINAZOA Ferreriasko plaza nagusian txosna batzordearen eskutik. Ondoren, 12:30etan, TRIKIPOTEOA.

14:30 Koadrilen arteko bazkaria gaztetxean. (Tiketa + kamiseta = 18€)

16:00 Arrasateko TXISTULARIEKIN DIANA.

16:30 Herriko plazan ETXAFUEGOAK eta GRANADA JAPONIARRAK.

17:00 Herriko plazan KIKI, KOKO eta MOKO pailazoen ikuskizuna.

17:30 TXOPOPOTEOA Dragoialde txarangak girotuta.

19:00 Herriko plazan MAKALA jasotzea eta Pajerori omenaldia.

19:30 San Juan Bataiatzailearen parrokian SALVE SOLEMNEA.

20:00 BATUKADA KATÜ BÜRÜ taldearekin.

21:30 ERREMENTARI DANTZA; Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.


22:30 SAN JUAN SUA Herriko plazan.

23:00 Herriko kaleetan zehar, NAGUSIEN DANBORRADA. SUDCek antolatuta. Horren ostean, Herriko plazan, GAUBELA taldearekin DANTZALDIA.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak