Egueneko mezekin ekingo diete Aste Santuen ospakizunei kristauek

Jon Berezibar 2008ko mar. 18a, 12:28
Prozesio jendetsu eta ikusgarri barik baina gurean ere katolikoek modu berezian bizi dituzte Aste Santuetako egunak . Arrasaten lehen prozesioa egubakoitzean izango da baina lehenago elizkizunekin hasiko dira eguenean bakarkako aitortzarekin, Jaunaren Afariko Eukaristiarekin eta Gaueko Otoitzarekin. Egubakoitz Santuan Gurutz Bidea egingo dute Portaloitik Santa Barbararaino.

Eguen Santuan bakarkako aitortza izango da parrokian 10:00etatik 12:00etara. Arratsaldeko Jaunaren Afariko Eukaristia herriko eliza guztietan egingo dute: 17:00etan parrokian, Mesedeetan eta Kontzepzionisten komentuan; eta 19:00etan San Frantziskon, San Andresen eta Santa Teresan. Gaueko otoitza parrokian egingo dute 22:00etan.

 

Egubakoitz Santua

 Egubakoitz Santuari dagokionez, Gurutz Bidea egingo dute Portaloitik Santa Barbararaino. Goizeko 8:00etan hasi eta mezak esango dituzte 11:00etan Uribarrin, Santa Teresan eta Mesedeetan. Ordu berean Adiskidetze Sakramentua izango da San Juan Batailatzailearen parrokian.

 

    Arratsaldean Jaunaren Nekaldi eta Heriotza gogora ekarriko dute 17:00etan parrokian ere baina baita Mesedeetan eta Kontzepzionistetan. Elizkizun berdina egingo dute 19:00etan San Frantziskon, San Andresen eta Santa Teresan.

 

Zapatu Santua

Gorespenak izango dira zapatuan. San Andreseko elizan 10:00etan. Pazko Gaubeldiari dagokionez, 20:00etan San Andresen, Santa Teresan eta Mesedeetan eta 22:00etan parrokian eta Kontzepzionisten komentuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak