Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eguenean, 19:00etan dute hegazkinarendako ordua. Edozelan ere, AENAk hala erabakita, saharar neska-mutikoei agurra egitera doazen guraso eta begiraleak 16:15ak ingurura arte bakarrik egon ahal izango dira Loiun. 200 neska-mutiko agurtuko dituzte, tartean Debagoienean, eta zela ez, Arrasaten izan direnak. Aurtengo Oporrak Bakean ekimena egiteko izandako zailtasunak ikusita, Arrasateko sahararren lagunen elkarteak, NUBItik azpimarratu dute laguntza behar dutela datozen urteotarako, jende gehiago lanerako. Xehetasunak entzungai, Agurne Juldainen (NUBI) laguntzarekin.