Egubakoitzerako guztia gertu izango da Uarkapen, Merkemerkaurako

Ubane Madera 2010eko otsailaren 17a

Egubakoitzean 16:00etan zabalduko ditu ateak merkealdien herriko azoka gorenak: Merkemerkauak. Uarkaperen bueltan 18 saltoki ipintzen dihardute, "15 Arrasatekoak, bi Bergarakoak eta bat Aretxabaletakoa; gehienak dira arropa dendak, umeenak, gazteenak eta ohikoak". Horrez gainera, berritasun moduan, aurten puzgarriak ere izango dira, etxeko txikienak entretenituta egon daitezen gurasoek erosketak egin bitartean.

Merkemerkauaren ordutegia honako hauxe izango da: egubakoitzean 21:00ak arte izango da zabalik; eta zapatuan eta domekan 10:30ean zabalduko dute, zapatuan 21:00ak arte eta domekan 15:00ak arte.

Berritasunak

Ordutegiaz gainera, aukeren aurtengo azoka berritasun gehiagorekin ere badator. Adibidez, Ibai Arte elkartearekin lotutako stand-a ere izango da, eta han txartela eskatzen dutenek botila bat ardo eskuratuko dute opari.

Horrez gainera, umeendako puzgarriak izango dira aurten lehenengo aldiz.

Txartelarekin

Bestalde, erosketak txartelarekin ordaintzeko aukera izango dela jakinarazi dute antolatzaileek, "iaz moduan, baina bakarrik ordain daiteke Ibai Arte txartelarekin elkarteko kide diren saltokietan, bestela esku dirutan ordaindu behar da".

Eta kontatu dute, besteak beste, saltokiekin batera taberna (Monte) ere izango dela Uarkapen, erosleen gose-egarriak asetzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak