Egubakoitzera arte eman daiteke izena Musakolako haurreskolan

Ubane Madera 2010ko urt. 27a, 10:12
Urtarrilaren 11z geroztik Musakolako haurreskolak ateak zabalik dituela jakinarazi du Arrasateko Udalak, eta baita ere oraindik izena eman daitekeela; hain justu ere, etzi, egubakoitza da izena emateko azkeneko eguna.

Musakolako eskolaren eraikineko beheko solairuan egokitu dute haurreskola berria. Hiru gela ditu: 0-1 urtekoendako gela bat, 1-2 urtekoendako beste bat eta erabilera anitzeko ikasgela bat. Harrera gela ere badauka. Guztira, 21 umetxorendako lekua egokitu dute. Eta Udaletik helarazitako datuaren arabera, “2009an egindako aparteko matrikulazioan 12 umek eman dute izena”. 

Arrasaten Haurreskola berria egokitzearen arrazoia da 2007ko urtarrilean eta maiatzean matrikulazio kopuruak gora egin zuela eskola publikoan, eta horrek Bedoñabeko haurreskolan leku eskasia eragin zuen. Egoera horren aurrean, bi irtenbide bideratu zituen Udalak: batetik Bedoñabeko zaintzailearen etxea San Andresko haurreskola handitzeko egokitu zuten. Eta bestetik, Musakolako eraikinean haurreskola berria sortzeko eskaera bideratu zuen Jaurlaritzara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak