Egubakoitzean jakinaraziko dute Fagorrekoek gaur egindako bozketaren emaitza. BIDEOA

Goiena 2008ko aza. 4a, 17:11
Goizeko hamarretan Uarkapen batzartu dira Fagor Etxetresna Elektrikoetako langile mordoska, euren etorkizunarekin lotutako gaiak lantzeko. Hain justu, bestelakoen artean, batzar horretan bozkatu dute aurtengo Gabonetan aparteko paga kobratuko duten edo ez. 3.500 langile zeuden deituta batzarrera.

Eguenean, Basaurin

Gaur Arrasaten moduan, eguenean Fagor Etxetresna elektrikoetako Basauriko fabrikan dute hitzordua, hor ere aparteko pagaren gaineko erabakia hartzeko.

150 lanpostu kendu

Ez da hori krisi ekonomikoari aurre egiteko Fagor Etxetresnak enpresak hartu duen aurreneko erabakia. Fagor etxetresnak enpresak iaz baino %98 gutxiago irabazi zuela jakinarazi zuen abuztuan, eta lehen ondorioak eragin zituen emaitza horrek joan den hilean, urrian.

Hain justu, 150 lanpostu kenduko dituela iragarri zuen, eta langileei bi irtenbide emango dizkiela:

  • Erretiro aurreratua edo Fagorretik atera.
  • Mondragon taldeko beste enpresa batean lanean hastea.  

Eskaerak jaitsi

Nazioarteko krisia eta horrek eragin duen kontsumo murrizketa aipatu zituen enpresak neurri horiek hartzeko emandako arrazoien artean. Hori dela eta, eskaerak asko jaitsi zaizkio azken hilabeteotan etxeko tresna elektronikoak egiten dituen taldeari. Horren adibide izan dira joan den abuztuan emandako datuak: iaz, lehen sei hilabeteetan 7,9 milioi euro irabazi zituen, eta aurten, epe berean 164.000 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak