Egubakoitzean, ikasturte amaierako jaialdia, Arrasate Musikalen eskutik

Ubane Madera 2010eko ekainaren 16a

Ikasturte amaierako ekitaldiekin buru-belarri lanean dabiltza Arrasate Musikaleko ikasleak. Gaurko eta biharko, esaterako, lau hitzordu egin dituzte. Ikasturte amaierako jaialdia egubakoitzean egingo dute, Amaia Udal Antzokian, 18:00etan.

Bihar eguena, batetik, musika akademiako ikasleek kontzertua egingo dute, 18:00etan Monterron jauregian. Eta 19:00etan, leku berean, Jam session egingo dute harmonia modernoko ikasleek, Zigor Martinez irakaslearen gidaritzapean.

Orkestra, balleta eta umeak

Egubakoitzean izango da, baina, ikasturte bukaerako jaialdia. Kasu horretan, Amaia Udal Antzokian egin dute hitzordua, 18:00etan. Eta ikasle askotxok parte hartuko du: orkestra gaztekoek, balletekoek eta akademiako txikienek.

Bestalde, kantu ikasleek ere egingo dute emanaldia egubakoitzean,; 18:45ean izango da, Monterron jauregian, Tere Fernandezen gidaritzapean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak