Eguaztenean has gaitezke erabiltzen Ibai Arte Txartela

Ubane Madera 2008ko urr. 13a, 12:37
Gurean da dagoeneko Ibai Arte merkatari elkarteak atera duen erosketa txartel berria. Arantza Arantzabalek, Ibai Arteko presidenteak emandako datuen arabera, "900 lagunek badute txartela etxean hartuta eta beste 600ek txartela hartzeko dute. Datozen egunotan abisatuko diete Caja Ruraletik txartelak hartzeko". Guztira, beraz, 1.300 bat lagun animatu da, momentuz, Ibai Arteren erosketa txartel hori eskuratzera. Eguaztenetik aurrera estreinatu ahal izango da.

Merkatari elkarteko presidenteak gogora ekarri du etzitik, eguaztenetik aurrera estreinatu ahal izango dugula txartela, beherapen eta guzti. Izan ere, estreinaldi moduan, urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean, %5eko beherapena izango dute Ibai Arteren txartelarekin erosketak egiten dituzten bizilagun guztiek.
Eta hori hasiera besterik ez da izango, izan ere, helburua da more koloreko txartel horren jabe diren bezeroei abantaila gehiago ere ematea. Azken batean Arantzabalek berak esandako moduan, Arrasateko merkatari elkartearen ekimenaren helburua da bezeroen erosketak "saritzea" eta "bide batez Arrasateko merkataritza berrindartu eta etorkizunari begira aurreikusten diren erronka handiei aurre egiteko tresna" eskaintzea. 

Oraindik ere eskura daiteke

Ibai Arte Txartela Caja Rural Navarrarekin elkarlanean abiarazi du Arrasateko elkarteak. Txartel horren gaineko publizitate kanpaina bukatuta egon arren eta txartela eguaztenean estreinatu arren, gura duenak gura duenean egin dezake txartel bat eskatzeko eskaera. Doan eskura daiteke. Eta horretarako nahikoa da Ibai-Arte elkarteko kide den edozein saltokitara joatea edo Caja Rural Navarraren bulegora joatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak