Gazte Bulegoa eta Sexologia Zerbitzua egitarau berezia ari da prestatzen uztailerako. Hileko arratsaldeetan euren zerbitzuak gazteengandik gertuago jarri gura dute, eta horretarako zer hobeto zerbitzuok kalera ateratzea baino. Aurten, gainera, ekimen berri batekin datoz: Egizu dakizuna!, gazte sortzaileak aurkitu eta euren trebetasunak erakusteko gunea jarri gura dute, Gazte Bulegoaren kanpoaldean.
Denetariko arloak
Heldu da, beraz, norberaren trebetasunak erakusteko ordua. Edozein arlotako edozein trebetasun onartzen da; aukera sorta ezin liteke zabalagoa izan. Hala ere, antolatzaileek bost arlo zehaztu dituzte ekimena martxan jartzeko. Hona egitaraua: uztailaren 2an urban arloa, hilaren 9an bidaiatzeko aholkuak, hilaren 16an dantzak, hilaren 21ean musika, eta azkenik, uztailaren 23an antzerkia eta ipuinak.