Egitarau oparoa beste behin San Andres auzoko jaietan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko api. 26a, 20:10
Hiru egun eta aspertzeko astirik uzten ez duten hamaika ekitaldi: zuzeneko musika, herri bazkaria, umeendako ipuin kontalariak, dantza emanaldia, herri kirolak eta, nola ez, Gorriti eta haren animaliak izango dira, besteak beste, egubakoitzetik domekara bitartean.

Hastear da maiatza eta aurten ere festa giroan egingo diote ongi etorria San Andresko auzotarrek. Egitarau oparoa prestatu dute, haur, gazte zein helduendako; egubakoitzetik domekara arte ospakizun giroa izango da nagusi, beraz.

Auzotarrek ezin dute hutsik egin eta arrasatearrendako, berriz, egina dago gonbita.

Hona egitaraua:


Apirilak 30, egubakoitza

 

19:30ean: Etxafleroak eta buruhandiak

22:30ean: La Madriguera eta Matxinbrada taldeen rock kontzertua

 

Maiatzak 1, zapatua

 

10:00etan: Diana Bilboko gaitariekin

11:00etatik 14:00etara: Haur parkea eta aurpegia margotzeko tailerra

12:00etatik 14:00etara: Poteoa Bilboko gaitariekin

14:00etan: Herri bazkaria Bilboko gaitariekin alaituta

18:00etan: Umeendako ipuin kontalaria eta magoa, Hiruki plazan

22:00etan: Ensemble Anxamas taldearen folk-zelta kontzertua

 

Maiatzak 2, domeka

 

10:00etan: Etxafleroak esnatzeko

11:00etatik 13:00etara: Haur parkea aurpegia margotzeko tailerrekin.

11:00etatik 13:00etara:Txikitxu Arrostaitz dantza taldearen emanaldia.

12:00etatik 13:30era: Salda, San Andreseko AEDko emakume taldearen eskutik.

12:00etatik 13:30era: Herri kirolak: Ugaitz Mugerza eta Manolo Kañamares aizkolariak eta Izeta harri-jasotzailea

12:00etatik 13:30era:Poteoa trikitilariekin eta talde abeslariekin

12:30ean: Auzoko nagusien omenezko meza

13:30ean: Luncha 80 urtetik gorakoendako

16:00etan: Gorriti eta haren animaliak, Cordoba y oro plazan.

16:00etan: II. Texas Hold 'em txapelketa, Urmai kafetegian. Izenematea: 35 euro, izenematea 15:30ak baino lehen

18:00etan: Umeendako txokolatada Kurtze-Txiki plazan

19:00etan: Jaiak amaitzeko etxafleroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak