Aurten urrats kualitatibo bat eman dute Gazte bulegoak eta Udaleko sexologia zerbitzuak. Zerbitzuak kalera atera eta herritarrei gerturatzeaz gain, gaztetxoek euren trebetasunak elkartrukatu dezaten ekimen bat abiarazi dute: Egin dakizuna!. Joan den eguenean hasi ziren hilabete osoan zehar luzatuko diren ekitaldiekin. Lehen eguna skatearen –irudian–, graffitien eta hankapaloen eguna izan zen. Datorren egunenean, uztailak 9, gazte bidaiarien esperientziak entzun ahalko dira, Biteri plazan. Uztail osoan zehar martitzen eta ostegunero antolatu dute zerbait Gazte bulegoaren eraikinaren aurrean.