Edateko uren hodia aldatzen dabiltza, Musakolan

Ubane Madera 2009ko azaroaren 5a

Musakola auzoko errepide ondotik pasatzen den edateko uren hodia aldatzen dabiltza asteotan. Hain zuzen ere, Oñati kalean hasi eta Nao Santiagorainoko hodi zatia aldatu behar dute, bestela esanda, autobus geltokirainoko hodi zatia.

Obra eta Zerbitzu Sailetik emandako informazioaren arabera, zaharkituta geratu da orain arte ipinita zegoen hodia, eta material berriagoekin egindako hodi batengatik aldatuko dute.

Amaral enpresa dabil obra hori egiten eta iragarritakoaren arabera, hiru aste barru bukatuko dituzte lanak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak