EB-Zutik pozik agertu da Zabaleta proiektua albo batera utzi delako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2008ko uzt. 7a, 12:31
Pasa den eguaztenean udaleko Hirigintza sailak atzera bota zuen Zabaletako eremuan merkatal zentroa eraikitzeko aurreproiektua. Hau da, plan berezia gauzatzeko txostena ez zuten onartu.

Erabaki honen inguruan adierazpenak egiten lehena Ezker Batua-Zutik udal taldea izan da. Pozik agertu dira Hirigintza batzordearen erabakiaz, baina Zabaletako proiektuan atzematen ziren irregulartasunak ikusita, proiektua atzera botatzeko bi urte behar izana salatu zuten. Eta "are gehiago", diote, "irregulartasun hauek Ibai Arte merkataritza elkartearen eta alderdi ezkertiarren aldetik planteatu zirenean".

Eroskiren handitzea, berdin

Ezker Batuak-Zutik koalizioak Eroski hipermerkatuaren zabaltzearen proiektuarentzat erabaki berbera hartu dezaten eskatu du. Hauen ustez, Kaskonategi deritzon proiektu honek Zabaleta proiektua bezain legez kanpokoa da. "Ez du zentzurik Zabaleta planak tokiko lurralde plana betetzen ez duela esatea, eta gero Kaskonategi proiektua onartzea, ondoan kokatua eta 13 000 metro koadroko muga gainditzen duen sabaia izango duena" adierazi zuten. Azkenik, "eremu publikoen pribatizazioa ekiditeko eta herriaren bilakaera orekatu eta harmonikoa lortzeko egokiena bi proiektu hauek alboratzea da" gaineratu zuten Ezker Batua-Zutikekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak