Rodriguezek gaineratu du momentuz inork ez diela bestelako proposamenik aurkeztu. Hori horrela, eta EB-Zutik koalizioko Arrasateko herri batzarrak erabaki zuenarekin bat eginez, oraingoz ez dute zentsura mozio hura babestuko.
Edozelan ere, Rodriguezek gaineratu du proposamen berriren bat jasoko balute, berriro ere aztertu egin beharko luketela.
Eta hain justu ere, baliteke proposamen berriren bat jasotzea. Izan ere, PSE-EEk eta EAJk ez dute, oraingoz behintzat, zentsura mozio definitiborik aurkeztu. Bi alderdiak batzarrak egiten dabiltza egunotan zentsura mozioa adosteko.