EAJko ordezkariek azpimarratu dute ez dela "posible gaixoak bertaraino automobilean eramatea edo ospitalean sartzeko aldi baterako aparkatzea". Eta egoera zaildu egiten dela "euria egiten duenean, kaosa izateraino". "Bi lagun behar" direla horretarako ere salatu dute eta batzuek, "halako zailtasunak ikusita, anbulantziari" deitzea aukeratzen dutela.
Egoera horren aurrean, EAJk hainbat irtenbide proposatu ditu, oro har, inguruan dauden gune batzuk egokitzea aparkalekuak ipintzea. Eta "gobernu batzordeari exijitzen dio mobilizatzeko eta urgentziaz erabaki dezala arazo honi konponbide arin eta azkarra ematea".