Izaskun Bilbaok azaldu zuen Arrasateko mugimendu kooperatiboa "daukan ezaugarriengatik Europako ekonomia sozialarendako eredua" izan daitekeela. Horrez gain, azpimarratu zuen "Euskadik txiki eta hurbilenetik abiatuta asko" duela Europari eskaintzeko; eta EAJ dela Europara iristeko aukera daukan "euskal indar politiko bakarra".
Bestalde, Urkulluk Biteri plazara hurbildutakoei eskatu zien PSE-EE eta PPri "euskaldunon erantzuna ozen agertzeko"; eta galdetu zien ea irudikatzen al duten "Mayor Oreja Europan euskaldunon alde egiten?". Gainera, azaldu zuen EAJk PP eta PSE-EE frontearen kontra egingo duela.