EAErekin udal gobernua eteten dutela jakinarazi du Ezker Batua-Zutikek

Mirian Biteri 2008ko mar. 11a, 14:21
Aho batez erabaki zuten hori atzoko bilkuran. Egunean zehar proposamen bat aurkeztu zioten EAEri, Isaias Carrascoren hilketa salatu zezan. Bitan bildu ziren baina ez zuten lortu horren gainean ezer adostea. Gauzak horrela, hiru taldeek zuten gobernu ituna apurtzea eta oposiziora pasatzea erabaki dute Ezker Batua-Zutikekoek.

Ezker Batua-Zutikeko zinegotzi Ander Rodrigezek, Joseba Ugaldek eta Julia Monjek agerraldia eskaini dute gaur eguerdian Kulturaten, hartutako erabakiaren berri emateko.

 

Rodrigezek eta Monjek adierazi dutenez, EAEk "gure konfiantza haustu egin du, ez duelako Isaias Carrascoren kontrako atentatua gaitzetsi. "Ez da onargarria, ezin da ulertu eta justifikatu. Horrela ezin dugu batera jardun gobernuan", gaineratu dute.

Atentatuaren "biktima etikoa" Isaias Carrasco izan dela eta "biktima politikoa", berriz, "ezker abertzale ofiziala bera" izan dela azpimarratu dute zinegotziek.

Zentsura mozioa

Ino Galparsoro alkatearen aurka aurkez daitekeen zentsura mozioaz ere berba egin dute. Horren gaineko proposamenik ez dutela jaso esan du eta beraz, hartuko duten jarrera erabakitzeke dutela azpimarratu dute. "Inor ez da etorri guregana", aipatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak