EAEk hartu ditu zinegotzigo guztiak bere gain

Ubane Madera 2008ko mar. 26a, 16:50
Isaias Carrascoren kontrako atentatuaren ostean, EB-Zutik koalizioak gobernua uzteko adierazitako erabakia gauzatu egin da. Ander Rodriguezek, koalizioko bozeramaileak jakinarazitakoaren arabera, joan den martitzenean sinatu zituen alkateak koalizioko ordezkarien kargu-uzteak. Honako udal sailen ardura izan du orain arte EB-Zutik koalizioak: Gizarte Zerbitzuak, Garapen Estrategiakoa eta Kultura, Jaiak, Kirolak eta herritarren partehartzea.
Momentuz, ardura horiek guztiak Ino Galparsoro alkateak hartu ditu bere gain. Baina alkateak berak adierazitakoaren arabera, Eusko Abertzale Ekintzako zinegotzien artean banatuko dituzte. Astea bukatu aurretik jakinaraziko dute zela egin duten banaketa hori. 

Hori horrela, eta alderdi sozialistak aurkeztu gura duen zentsura mozioak aurrera egiten ez duen bitartean, Arrasateko udal gobernua Eusko Abertzale Ekintzaren esku geratuko da.

Aste Santu aurretik alderdi politiko horrek adierazi zuen moduan, beraz, “Arrasateko Udaletxean hartuak dituzten erantzukizun guztiei aurre egiten" jarraitzeko asmoa dute, minorian bada ere.
Izan ere, Arrasateko udalbatzarrak 21 zinegotzik osatzen dute eta Eusko Abertzale Ekintzak maiatzeko hauteskundeetan zazpi jarleku eskuratu zituen. Hala adierazi du Ino Galparsoro alkateak:“Lehen 10 boto genituen eta orain 7 bakarrik. Beraz, EAEko zazpiok bakarrik eraman beharko ditugu batzordeak. Hala ere, horrek ez du esan nahi gure lan estiloa aldatuko dugunik Lehen ere planteamendua zen ahalik eta adostasun handiena lortzea gaien inguruan eta guk saiakera berarekin jarraituko dugu”.

Alkateak gaineratu du aurtengo jardunerako sikiera, udal aurrekontua onartuta dagoela eta horrek “arnasa” emango duela “udal funtzionamendurako”. Eta adierazi du baita ere, EAEk udal gobernua hartu zuenean baino egoera hobea” dela oraingo hau, nahiz eta ez den eurek gurako luketen funtzionamendua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak