Testing zerbitzu horrek hiru helburu ditu: "drogen erabiltzaileen artean arriskuak gutxitzeko ohiturak barneratzea; substantzien gaineko informazioa eman, hau da ondorio nagusiak, osaketa, kontsumoaren arriskuak gutxitzeko aholkuak eta abar; eta erabiltzailea legez kanpoko substantzien gaineko osasun kontrol ezaz ohartaraztea eta drogen faltsutzearen gainean abisua ematea".
Ai Laket elkarteak egingo ditu analisiak, Arrasateko Udalak hala eskatuta.