Dragoi taldekoak Bergaran izango dira zapatuan

Ubane Madera 2009ko ots. 12a, 18:57
Gimnastek bi hitzordu dituzte: goizean txapelketa jokatuko dute eta arratsaldean, berriz, gimnasia erakustaldia egingo dute, Labegaraieta kiroldegian. Adibidez, arratsaldeko saioan Arrasateko taldeko 35 gimnastek parte hartuko dute.

Goizeko txapelketari dagokionez, gimnasia erritmikoko eskolarteko B mailako alebin eta infantil mailako gimnastak lehiatuko dira hor, 10:30ean hasi eta 13:30era bitartean. Guztira, 50 bat gimnasta ibiliko dira lehian. Arrasate Dragoi Gimnasia taldetik honako hauek:

Bakarka, alebin mailan: Beñat Arizabaleta.
Taldeka, alebin mailan: Miren Amozarrain, Alba Etxeandia, Eider Altube, Maialen Gallardo eta Nerea Garai.
Taldeka, infantil mailan: Ainhoa Inda, Ane Murillo, Nagore Etxebarria, Irune Altube eta Oihana Pagoaga.

Erakustaldia

Arratsaldean, berriz, benjaminek aurtengo dantzen erakustaldia egingo dute, eta erakustaldi horretan Arrasateko 35 gimnastak parte hartuko dute. Erakustaldiaren ordutegia da 16:45etik 18:30era.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak