Dragoi konstelazioa eta beste ikusteko aukera bihar, egubakoitza, Mesedeetakoen patioan

Ubane Madera 2010eko ekainaren 17a

Zeru garbia lagun, iretargiaren kraterrak, Artizarra (Venus), Marte, Saturno "Arrasaten denez, Dragoi edo Herensuge izeneko konstelazioa", Cassiopeia, Vega, Virgo, Leo… konstelazioak ikusteko aukera izango dute, besteak beste, bihar, egubakoitza, Mesedeetako Amaren ikastetxearen patioan, 22:00etan hasita, Iretargi Elkartearen hitzorduarekin bat egiten dutenek.

Jabier Herrartek, Iretargi elkarteko kideak azpimarratu du justu honako hauxe dela konstelazio jakin batzuk ikusteko urteko aukera bakarra, "izenak adierazten duen moduan, planetak izar artean mugitu eta ez daudelako beti leku berean". Herrartek jakinarazi du hiru teleskopio eramango dituztela Mesedeetako patiora, zeruaren altxorrak ikusi gura dituztenen eskura ipintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak