Dozena bat lagunek erabiltzen du nagusiendako jangela

Ubane Madera 2009ko urriaren 5a

Dagoeneko eguneroko erabiltzaileak ditu Iturbide egoitzako jangela publikoak, opor aurretik haren araudia onartu zutenetik: dozena bat dira, guztira. "Sei lagun etxetik datoz (euren etxe partikularretatik) eta gainerakoak tutoretzako etxebizitzetan bizi direnak dira", kontatu du Olatz Etxabek Iturbide egoitzako langileak.

Iturbideko nagusien jangelako Erabiltzaileen profila ere deskribatu du udal teknikariak: "Denak dira gizonak. Etxetik datozenak 70 urte ingurukoak gehienak, baina bada bat 93koa eta beste bat 89koa. Gehienak dira mutilzaharrak, bakarrik bizi direnak, baina jatorduetarako moldatzen ez direnak".

Oraindik bada lekua

Ikusten den moduan, beraz, jangela zerbitzua badabil funtzionatzen, baina arduradunek azpimarratu gura izan dute, oraindik lekua ere badagoela: "Udaletxera jo behar da izena ematera, Gizarte Ongizate Sailera".  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak