Bada, Udaltzaingotik emandako informazioaren arabera, gertatu zena izan zen Iberdrolaren dorre elektriko bat erre egin zela. San Josepe kaleko dorrea, Kurtzetxiki inguruan, hain zuzen ere. Zorionez, ez zuen bestelako kalterik eragin, ez pertsonal eta ezta materialik ere.
Gertaera horrez aparte, Udalean ez dute bestelako gertakariren berririk. Patxi Arburuak, Zerbitzu Saileko arduradunak kontatutakoaren arabera, goizeko lehen orduan ibili dira herriko ibaien urak zaintzen, eta dagoeneko ur kopurua gutxitu egin zaiela ikusi dute. Beraz, zorionez, badirudi okerrena pasatu dela. Dena den, oraindik alertan gaude, badaezpada, Herrizaingo Sailaren arabera.