Donostiara eta Bilbora su artifizialak ikustera erretiratuekin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko abuztuaren 6a

Abaroa erretiratuen elkarteak su artifizialak ikustera joateko irteerak antolatu ditu Donostiara eta Bilbora. Donostiarako irteera hilaren 18an izango da, eguaztena. Autobusa 17:00etan irtengo da Arrasatetik eta 01:00etan itzuliko da. Interesa dutenek hilaren 10ean eman beharko dute izena elkartean bertan, 10:30ean 10 euro ordainduta.

Izena eman dezakete gainerako erretiratuen elkarteko kideek eta baita erretiratuak ez direnak ere.

Bilbora, hilaren 25ean

Bestalde, Bilborako irteera hilaren 25ean izango da. Irteera ordu eta leku berean izango da. Bilborako izena emateko aukera, datorren martitzenean, hilaren 10ean egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak