Domu Santurako eta bezperarako autobus zerbitzua indartu egin du Udalak

Ubane Madera 2009ko urriaren 27a

Arrasateko Udalak jakinarazi du Domu Santu egunaren harira Arrasateko autobus urbanoaren ordutegi eta ibilbidea aldatu egin dituela, San Kristobal hilerrirako joan-etorria errazte aldera. Zapatuari dagokionez, goizeko 10:00etan aterako da lehen autobusa Gorostizatik, eta 18:00etan azkena. Orduro izango da autobus zerbitzua. Domu Santu egunean, berriz, maiztasun handiagoa izango du: ordu erdiro izango da autobus zerbitzua.

Domu Santu egunean bertan eta bezperan, hau da, zapatu eta domekan ez ohiko ibilbide eta ordutegia izango ditu herri barruko autobus urbanoak. Zapatuari dagokionez, goizeko 10:00etan aterako da lehen autobusa Gorostizatik, eta 18:00etan azkena.

Ibilbidea

Ibilbidea, berriz, honako hauxe izango da: Gorostiza-Erguin-Arima Zubi (Bolintxo)-San Andres-Garibai-Maala-San Frantzisko biribilgunea-Legarre-Musakola-Joan Bengoa-Santa Teresa-Agarre-Obenerreka-Makatzena-Hilerria. Jakina beheranzko ibilbidea gorakoaren alderantzizkoa izango da. 

Geraleku batetik bestera bost minutu inguruko aldea izango du eta autobusa orduro pasako da: hilerrira igotzeko puntuan eta jaisteko, erdietan. Hain zuzen ere, hilerritik herrira jaisteko azkeneko autobusa 18:30ean aterako da San Kristobaldik. 

Domekakoa

Domu Santu egunari berari dagokionez, berriz, 10:00etan hasiko da urbano zerbitzua, Gorostizatik eta zapatuan baino maiztasun handiagoa izango du, ordu erdiro aterako da-eta autobus bat Gorostizatik. Gero, bost minuturo pasako da geraleku bakoitzetik.

 

Hilerrira igotzeko azkeneko zerbitzua 18:30ean aterako da, Gorostizatik; jaisteko azkeneko autobusa, berriz, 19:00etan izango da. Bukatzeko, ibilbideari dagokionez, zapatuko ibilbide bera egingo du domekan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak