Domu Santurako autobus zerbitzu bereziak

Ubane Madera 2010eko urriaren 27a

Domu Santu egunean eta bezperan, hau da, domeka eta astelehenean ez ohiko ibilbide eta ordutegia izango ditu Arrasate barruko autobus urbanoak. Domekan, 10:00etan aterako da lehenengoa Gorostizatik, eta 18:00etan azkena; orduro pasako da. Eta astelehenean ere 10:00etan hasiko da, baina ordu erdiro pasako da urbanoa eta 18:30ean aterako da azkena, Gorostizatik.

Ibilbidea, honako hauxe izango da: Gorostiza-Erguin-Arima Zubi (Bolintxo)-San Andres-Garibai-Maala-San Frantzisko biribilgunea-Legarre-Musakola-Joan Bengoa-Santa Teresa-Agarre-Obenerreka-Makatzena-Hilerria. Jakina beheranzko ibilbidea gorakoaren alderantzizkoa izango da.

Bost minutu batetik bestera

Geraleku batetik bestera bost minutu inguruko aldea izango du. Hilerritik herrira jaisteko azkeneko autobusa, berriz, domekan 18:30ean aterako da San Kristobaldik, eta astelehenean, berriz, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak