Domu Santu dela-eta, autobus zerbitzu berezia

Ubane Madera 2008ko urr. 30a, 12:18
Domu Santu da asteburuan, eta herritar eta herritik kanpora bizi diren arrasatear askok hartuko du hilerrirako bidea datozen egunotan. Eta bide horretan laguntzeko, autobus urbano zerbitzua ipiniko du Udalak, beste urte batzuetan egin duen moduan. Bihar eta etzi izango da.

Bihar, (egubakoitza), 10:00etan hasiko da zerbitzu berezia, eta 18:00-18:20an (geralekuaren arabera) aterako da hilerrirako azkeneko autobusa. San Kristobaldik jaisteko azkeneko autobusa, berriz, 18:55ean aterako da hilerritik.

Urbano horrek ibilbide berezia egingo du, Gorostizan hasiko du ibilbidea eta handik aurrera, honako geraleku hauek izango ditu:Erguin-Arima Zubi (Bolintxo)-San Andres-Garibai-Maala-San Frantzisko biribilgunea-Legarre-Musakola-Joan Bengoa-Santa Teresa-Agarre-Obenerreka-Makatzena-Hilerria. Jakina, beheranzko ibilbidea antzerakoa izango da.

Denbora tarteari dagokionez, berriz, bost minutu inguruko aldea izango da geraleku batetik bestera eta autobusa orduro pasako da: hilerrira igotzeko puntuan eta jaisteko, erdietan.

Zapatuko zerbitzua, berriz, 10:00etan hasiko da hori ere, baina maiztasun handiagoa izango du, eta ordu erdiro pasako da geraleku bakoitzetik. Hilerrira igotzeko azkeneko zerbitzua 18:30ean aterako da, Gorostizatik. Hilerritik jaisteko azkeneko autobusa, berriz, 19:00etan aterako da. Ibilbideari dagokionez, egubakoitzeko ibilbide bera egingo du zapatuan.    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak