Domekan ospatuko du AEDk 25. urteurreneko jaialdia

Maider Arregi 2009ko ekainaren 9a

AED elkartearen 25. urteurrenari amaiera borobila emateko, ekainaren 14an, domekan, Denok Elkarrekin Jaialdia egingo du. Jaialdiaren izenburuak dion bezala, Arrasate denen festa izango da. Ekintza guziak Biteri plazan hasiko dira. Hemen duzue domekarako prestatutako egitarau zabala:

  • 9:00: Mugarriz-Mugarri: Arrasateko landaredia eta paisaia ezagutzeko ibilaldia.
  • 12:00: Herriko historiari buruzko ibilaldia Arantza Otaduyren gidaritzapean.
  • 12:00: Munduko jan ezberdinak dastatzeko aukera: Pakistan, Nikaragua, Honduras, Kolonbia... Ekinen laguntzaz.
  • 12:00-14:00: haurren esparrua: puzgarriak, tailerrak, goming, rrokodromoa, balantzak… Txatxilipurdiren eskutik.
  • 13:00: hasi eta bazkarirarte, Txalapartariak eta Kantujira Arrasateko Portaloi taldearekin.
  • 13:30: Munduko dantza ezberdinak ikasi eta dantzatzeko aukera, Patxi Monterok zuzenduta.
  • 14:30: bazkaria Kantujirakoek alaituta: paella erraldoia. Txartelak AED, Monte, Kajoi eta Iratin salgai. Bazkalostean ere kantuan egingo dugu.
  • 16:00: haurren esparrua irekiko da berriro ere.
  • 16:30: Bertso saioa: Aitor Mendiluze, Erika Lagoma, Jon Maia, Xabier Silveira. Gai jartzailea: Unai Elizasu
  • 17:30-18:00: Goikobalu abesbatzaren emanaldia.
  • 18:00etan erromeria txistulari, abeslari eta dantzariekin.
  • 19:00etan antzerkia DOKE taldearen eskutik.
  • 20:00etan Kontzertua:  Muskaria, Ain1
Ekintza guztiak Biteri plazan hasiko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak