Domekan itxi egingo dituzte kanpoko igerilekuak

Ubane Madera 2010eko irailaren 6a

Bukatzear dago uda eta horrek dakar, besteak beste, kanpoko igerilekuak itxi egingo dituztela Arrasaten. Domekan itxiko dituzte, irailaren 12an. Behin kanpoko igerilekuak itxi ostean, gainera, hilabete batzuetan igerileku barik izango da Arrasate.

Kiroldegian egiten dabiltzan obren ondorioz, behin kanpoko igerilekuak itxita, Arrasaten ez da bestelako igerilekurik izango kirola egin ahal izateko.

Berez, eta kiroldegiko obrak E planaren barruan egiten dabiltzanez, urte bukaerarako amaituta izan beharko lituzkete obrok. Edozelan ere, bihar martitzena, jakinaraziko dituzte gai horren gaineko xehetasunak kiroldegiko ordezkariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak