Domekan Errozio Erromeria egingo dute Arrasaten

Mireia Bikuña 2009ko uzt. 2a, 12:31
Urtero moduan, uztaileko lehen domekan elkartuko dira Zigarrolako Arruena parkean. Al-Andalus elkartekoek egitarau zabala prestatu dute andaluziarrendako horren garrantzitsua den jaia ospatzeko. Domekakoa 19. ekitaldia izango da, eta, beraz, ia bi hamarkada egingo dituzte euren ohiturak eta ereduak Arrasaten ezagutarazten.

Errozio Erromerian parte hartuko duten guztiak Al-Andalus elkartean bilduko dira 09:30ean. Euskal Herri osotik joandako Andaluziako etxetako kideei harrera egingo diete, eta,  bapo gosaldu ondoren, Al-Andalus abesbatzak Agur erregina Erroziokoa salbea abestuko du. 11:30ean, Errozioko Ama Birjinaren irudia aterako dute elkartetik. Kantuen artean lore eskaintza egingo diote Ama Birjinari. 12:30ean, Pedro L. Uranga abadeak meza esango du Santa Teresa elizan, eta Sueño de Aldalucia taldeak dantza batzuk eskainiko ditu. Mezaren ondoren, eliza kanpoan egongo diren zaldiak hartu, eta Arruena parkerako bidea egingo dute guztiek, Alegria de la Sierra musika taldearen laguntzarekin.
Orduan hasiko dute festa Zigarrolako Arruena parkean. Sevillanak dantzatu eta Andaluziako jaki tipikoak dastatu ahal izango dituzte. 19:00etan, Al-Andalus abesbatzak Agur Erregina Erroziokoa salbea abestuko du Ama Birjina agurtzeko.
Errozio Erromerian parte hartuko dutenei Errozioko arropak jantzita eroatea aholkatzen diete antolatzaileek. Bestalde, diote ez dituztela euren gain hartuko domekan gerta daitezkeen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak