Bestela esanda, Alkorta deitura duen ardoaz gainera, Bezares, Siglo eta Erribera, Australia, Txile, eta abarreko jatorri izena duten ardoak ere edan ahal izango dira eguenetan, Arrasate Bizirik taldearen ekimenean parte hartzen diharduten tabernetan. "Arrasatear eta debagoiendar guztiak ekimenaz gozatzera" gonbidatu dituzte.