Doke tabernan eta Kanpantzar jatetxean sartu dira lapurrak

Ubane Madera 2008ko abe. 18a, 11:54
Asteon beste pare bat lapurreta egin dituzte Arrasaten. Barne Sailak emandako informazioaren arabera, batetik, abenduaren 15ean, Doke tabernara sartu ziren. Eta bestetik, jakin izan dugu Kanpantzar jatetxean ere sartu direla.

Barne Sailak emandako informazioaren arabera, abenduaren 15ean, goizaldeko 05:00ak inguruan Jokin Zaitegi plazan dagoen Doke tabernara sartu ziren. Dirua eta tabernako materiala lapurtu egin dutela jakinarazi du Herrizaingo Sailak, baita ere, ikerketa zabalik dagoela eta momentuz ez dutela inor atxilotu.

Lekukoek emandako informazioaren arabera, berriz, goizaldeko 04:00ak ingurura zarata handiak entzun zituzten inguruko bizilagunek. Haien esanetan, lapurrak inguruko obra bateko taulak erabilita, tabernaren erakusleihoa apurtuta sartu ziren barrura.

Bestetik, jakin izan dugu Kanpantzar jatetxean ere sartu direla. Bertako ugazabak kontatutakoaren arabera, goiko partean duten leiho batetik sartu eta goiko solairuan eta garajean ibili dira lapurrak.

Are gehiago, kontatu du tabernako alarma ipinita zegoela eta ez dakiela zela lortu duten goiko parteko alarma kentzea, baina kendu egin zutela, ez zutelako abisurik jaso. Halaber, tabernako pertsiana guztiak itxita zituztela ere kontatu du, baina hala ere, lapurrek barrura sartzea lortu dutela.

Lapurrek dirua eraman dute, baina ez asko. Iaz ere sartu ziren Kanpantzar jatetxean eta harrezkero diruarekin kontu handiarekin ibiltzen dira tabernakoak. Edozelan ere, tabernako materiala eraman dutela kontatu digute.

  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak