Doinu gogorrak, Itxungi pizteko

Txomin Madina Milikua 2009ko ira. 20a, 23:15
Hamar taldek jo zuten egubakoitz eta zapatu bitartean:Interprete Desconocido, No hope, No hay soluzion, Disorders, Plan B, Last Strength, Fridays Crew, Johnny Gerriwelt, Aggresive Combat eta Klinesa eta Kakarrastua Kumunzuluan.

Bi helburu zituen asteburuan Arrasaten Itxungi Irratiaren inguruan antolatutako jaialdiak: irratia bera ezagutzera ematea eta finantziazioa lortzea. Balorazioa egiterakoan antolatzaileak gustura agertu dira, euren esanetan bi helburuak bete dituzte-eta.

Hamar talde

Bi egunetan egin dute jaialdia, eta denera 400 pertsona inguru pasa dira Arrasateko gaztetxetik kontzertuak ikustera. 

Egubakoitzean bost taldek jo zuten. Material Rechazado ere jotzekoa zen, baina arazoren bat medio, No Hope taldeak hartu zuen bere lekua.

Zapatuan beste bost talderen txanda izan zen. Kanpoko jende asko ere etorri zen, eta horrek bizitasuna eman zion kontzertuari. Estiloei dagokienez, punk, Oi! eta rocka izan ziren nagusi.

Orain programazio propioa lantzen ari dira Itxungi irratikoak; asmoa da berau urria erdialdetik aurrera emititzen hastea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak