"Sedukzioaz" izenburuarekin aurkeztu du Anger musika taldeak lan berria. Etxekoekin Gure Leku tabernan izan zuten aurreneko aurkezpena, zapatuan. Atzo, domeka, berriz, Zestoan aurkeztu zuten, Gazte Topaketetan. Eta eguaztenetik aurrera, Gure Leku eta Irati tabernetan erosi ahal izango da, sei eurotan. Lehenago, baina, Arrasate Irratitik pasatu dira Ekain Zubizarreta (baxu-jotzailea), Arkaitz Biain (abeslaria) eta Beñat Untzueta (gitarra-jotzailea) eta diskoa aurkeztu dute. Segidan duzue elkarrizketa entzungai.