Arrasateko gaztetxeko zinemak aurrera dihardu, bestelako zinema eskaintzen. Oraingoak Danimarkako Dogma 95 zine mugimenduaren gaineko hiru film emango ditu AGAKOk, datozen hiru domeketan. Mugimenduaren aita diren Lars von Trier, Thomas Vinterberg, Kristian Levring eta Soren Kragh-Jacobsen zuzendariek pelikula sinple eta errealen aldeko hautua egin zuten, post-produkzio handirik gabe zineman, hain zuzen. Dogma 95 mugimenduko filmek "egia sakona" bilatu gura dute, errealitatearen inongo apainketa barik.
Hiru film datozen hiru domeketan: ekainaren 6an Thomas Vinterberg-en La Celebracion (1998) filma botako dute, hilaren 13an Lars Von Trier-en Los idiotas (1998) eta azkenik, ekainaren 20an, Susane Bier zuzendariaren Despues de la boda (2006) ikusi ahalko da. Sarrera doakoa izango da.