Dirulaguntzak eta beste, gaur gobernuaren batzarrean

Ubane Madera 2010eko ekainaren 14a

Aurtengo dirulaguntzen programa deialdia landuko dute gaur arratsaldean (astelehena) udal gobernuko kideek. Ogasun batzordearen proposamenaren arabera, iaz baino 100.000 euro inguru gutxiago izango du Udalak herriko elkarteen artean banatzeko.

Herriko talde eta elkarteei Udalak urtero ematen dien dirulaguntza eskatzeko deialdia da gaur arratsaldean mahai gainean izango dutena. Onartzen badute, dirulaguntza horiek eskatzeko epeak zehaztuko dituzte oraingo astean bertan.

Diru kontuez gainera, obra kontuak ere izango dira gaurko batzarreko protagonista. Batetik herrian apurtuta dauden markesinak konpontzeko lanen adjudikazioa izango dute aztergai gobernuko kideek.

Agerre eta Musakola

Bestetik, Agerre kaleko hiru ataritako bizilagunek aurkeztutako idatzia ere izango dute aztergai. Hain justu ere, bizilagunek eskatzen diote Udalari arrapala egiteko, euren atarteetara iristeko bidea hobetzeko eta hainbat zuhaitz kentzeko.

Eta beste obra bat aipatzearren, Arrasate Herri Eskolak Musakolan daukan ikastetxearen lehen solairua berritzeko obrak adjudikatzeko puntua ere aztertuko dute gaurko batzarrean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak