Dirulaguntzak aztergai, besteak beste, udal gobernuak

Ubane Madera 2009ko ira. 21a, 12:33
Dirulaguntzak. Horixe da, besteak beste, gaur (astelehena) udal agintariek mahai gainean izango dutena. Izan ere, euskararekin eta hezkuntzarekin lotutako 2009ko dirulaguntzak aztertuko dituzte asteroko batzarrean.

Adibidez, euskara ikasteko beka eskaerak, euskaltegiei eman beharreko dirulaguntzak, euskararen erabilera bultzatzen duten elkarte eta entintateendako dirulaguntzak eta Arrasate Irratia eta Mondraberrirendako dirulaguntzak.

Irakaskuntza

Irakaskuntzarekin lotutako dirulaguntzei dagokienez, berriz, ikastetxe, guraso elkarte eta irakaskuntzarekin lotutako ekimenendako dirulaguntzak aztertuko ditu udal gobernuak, eta baita Mondragon Unibertsitatearendako dirulaguntzak ere. Horrekin batera, "Ahozkotasuna eta bertsolaritza" proiektuarendako egindako laguntza eskaera ere aztertuko dute agintariek.

Asfaltatze proiektua

Dirulaguntzez gainera, baina, obrak ere berbagai izango dituzte gaur arratsaldeko batzarrean; adibidez, Kanpatorpea kantoiko zorua urbanizatzeko proiektua adjudikatuko dute; eta horrekin batera, 2009ko asfaltatze proiektua mahai gainean izango dute udal agintariek, onespena emateko.

Eta bestelako gairen bat aipatzearren, Gipuzkoako Foru Aldundiak zarataren kontrako jarduera planari buruzko alegazioei emandako erantzunak aztertuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak