Diru kontuak eta lokal eskaerak aztertuko ditu, besteak beste, udal gobernuak

Ubane Madera 2009ko ira. 14a, 11:15
Gobernuz kanpoko erakundeei iazko dirulaguntzei dagozkien bigarren zatia ordainduko dietela jakinaraziko dute politikariek gaur arratsaldeko (astelehena) udal gobernuaren batzarrean. Eta jakinaraziko dute, baita ere, ez dutela onartuko Kurtzetxiki mendian ehizarako postu gehiago ipintzeko Leintze Ehiza eta Arrantza Elkarteak egindako eskaera. Batzarra 15:00etan hasiko da.

Eskaera gehiago ere baditu udal gobernuak mahai gainean; besteak beste, bi lokal eskaera; bata San Andresko emakume taldeak egindakoa eta bestea bertso eskolak egindakoa. Aurrenengoei, San Andresko emakume taldeari lokala laga egingo diola jakinaraziko dute.

Garagartzako jaiak eta Maritxu

Bestalde, jai kontuak ere badituzte aurreikusita gaurko batzarrerako; batetik, Garagartzako jaiak badatoz, eta jaion antolaketarako laguntza eskatu dute auzotarrek. Eta bestetik, Maritxu Kajoi egunerako eskaerak ere hasi dira Udalera iristen, ohiko eskaerak, alegia.

Bukatzeko, bestelako gairen bat aipatzearren, eskola kontuak ere landuko dituzte. Hain justu, Guraso Eskolak 2009-2010 edizioa onartzeko proposamena izango dute aztergai.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak