Des-Kontrolen emanaldi berezia 3.60 aretoan

Iker Barandiaran 2007ko mai. 2a, 13:10
Arrasatear askok ongietorria egin zioten Des-Kontrol talde arrasatearrari AEBetatik bueltan. Bira egin dutela eta, herriko eta inguruetako zaleekin elkartzeko gogoa zuten arrasatearrek. Horregatik emanaldi berezia prestatu zuten.

Ez zuten aretoa bete, baina ez zen askorik falta izan. 300 bat lagun elkartu ziren Des-Kontrolen emanaldia ikusteko.


Lehenik eta behin, Orreaga 778 talde donostiarra aritu zen. Horiek ere punk-oi! musika egiten dute. Horren ostean, arrasatearrak igo ziren agertoki gainera.

Des-Kontrol taldekoek "Duintasunez eutsi" eta "Behin eta berriz" diskoetako hainbat kantu jo zituzten. Horren ostean, Special Crew taldeak hainbat abesti jo zituen. Special Crew taldea Des-kontroleko Oier, Hodei eta Peterrek osatzen dute, eta denbora luzea zen ez zutela jendaurrean jotzen.

Bukatzeko, Des-Kontrolek instrumentuak berreskuratu eta bukaera eman zioten emanaldiari.

Kontzertu guztia bideo-kamarekin grabatu zuten, eta Des-Kontrolekoek asmoa dute horiekin eta AEBetako irudiekin etorkizunean DVD bat kaleratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak