Des-Kontrolen aldeko kontzertua egingo dute Arrasaten

Goiena 2008ko otsailaren 6a

Arrasateko Depositoetako eta Gaztetxeko lokaletako musika taldeek Des-Kontrol taldearen aldeko kontzertua antolatu dute otsailaren 16rako. Kontzertu horren helburua da Des-Kontrolek isun bat ordaintzeko behar duen dirua batzea eta Arrasateko taldeari elkartasuna adieraztea.

Des-Kontrol taldeak isun handi bat ordaindu beharra dauka epe laburrean. Talde honek egindako kontzertu baten mikrofono batek kabletik ihes egin eta ikusle bati buruan jo zion. Zaurituen senideek salaketa jarri zien musikariei, eta orain taldeak isuna eta epaiketaren kostuak ordaindu beharko ditu: 8.000 euro inguru.

Informazio gehiago duzue Danbaka.com-en.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak