Des-kontrol taldeak kontzertua antolatu du 8.000 euroko isunari aurre egiteko

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko otsailaren 7a

Hilaren 16an egingo dute Uarkapen Ukabilkada, Arkada Social, Enboskada, Never Surrender eta The Motherfuckers taldeak lagun dituztela.

2006an Durangoko Plateruenean gertatu zen ezbeharra. Berehala iritsi zen salaketa. Durangoko epaitegiak berriki eman du sententzia jakitera. Des-kontrol taldeak 8.000 euro ordaindu behar ditu, zati bat kaltetuari eta beste bat epaitegiko gastuak ordaintzeko. “Taldeko abeslaria mikrofonoarekin helikopteroa egiten ari zela mikroa askatu egin zen eta entzule bat jo zuen buruan”, azaldu du taldeko kide Markel Urrutiak. “Istripu bat izan zen, baina sententzia injustu baten ondorioz taldeak 8.000 euroko isunari egin behar dio aurre”.


Sarrerak 10 eurotan salgai

8.000 euro horiek batzeko kontzertua antolatu du Des-kontrolekoek. Uarkapen egingo dute otsailaren 16an. Beste bost talde izango dituzte lagun. Algortako Ukabilkada eta Arrasateko Arkada Social, Enboskada, Never Surrender eta The Motherfuckers. Sarrerak salgai daude hamar eurotan. “Herriko taldeek bat egin dute gurekin eta eskertzekoa da”, esan du Urrutiak. “Isuna ordaintzeko dirua batzea da kontzertu horren helburua. Gehiago batzen baduzu merezi duen kausa on batera bideratuko dugu dirua”. Bost ordu inguruko punk oi kontzertua duzue beraz aukeran. Adierazi dute horrelako istripu bat edozein talderi gertatu dakiokeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak