Des-Kontrol: "Denok osatzen garenean agertokietan izango gara berriz ere"

Usoa Agirre 2010eko urtarrilaren 29a

Des-Kontrol taldeko Oier Beitia gitarra jotzailea eta Urtzi Belastegi bigarren ahotsa izan ziren atzo, eguena, Goiena Telebistan. Barakaldon jazotakoaren gainean jardun zuten eta adierazi zuten, astebetean hausnarketa egiteko denbora izan duten arren, ez dutela ulertzen gertatutakoa. Salaketa jarri dute eta erasoa egin zietenak identifikatzen dihardute orain. Zer gertatuko den ikusgai dagoen arren, garbi dute musika ibilbidearekin aurrera egingo dutela. Hemen duzue entzungai elkarrizketa osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak